Abe 28
10:00 - 20:00

Futbol 7 txapelketa jokatuko da Orion, abenduaren 28an

Lekua: Mendibeltz futbol-zelaia
Antolatzailea: Khaos Team Company

Asteartean, abenduak 28, Futbol 7 txapelketa jokatuko da Orioko Mendibeltz futbol-zelaian, 10:00etatik 20:00etara bitartean.

Mondragon Unibertsitateko Khaos Team Company izeneko ikasle-taldeak antolatu du txapelketa, LEINN ikasketa-programaren barruan (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza). Orioko Udalaren eta Orioko Futbol Taldearen babesa izan dute, materiala eskuratzeko eta instalazioak erabiltzeko.

Izena emateko aukera dago oraindik

16 taldek parte hartuko dute, gehienez, txapelketan. Dagoeneko 15 daude izena emanda eta, beraz, oraindik badago lekua beste talde batentzat.

Izena emateko, online formularioa bete behar da (QR kodea). Parte hartuko duten talde guztiak mistoak dira eta 16 urtetik gorako kirolari gazte eta beteranoz osatuta daude. Antolatzaileek emakumeen eta beteranoen parte hartzea bultzatu nahi dute.