Urt 03 Urt 04
10:00 — 13:00 eta 16:00 — 19:00

Haurrentzako puzgarriak izango dira Karela kiroldegian, astelehenean eta asteartean

Lekua: Kiroldegian
Antolatzailea: Orioko Udala

Urtarrilaren 3an eta 4an haurrentzako puzgarriak izango dira Karela kiroldegian, egun osoan. Gabonetako programaren barruan antolatutako jarduera da.

Pandemia-egoerari dagozkion neurriak errespetatuko dira: aforoa, distantzia, maskarak…

Hau izango da jardueraren ordutegia, bi egunetan:

  • Goizez, 10:00etatik 13:00etara.
  • Arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara.