Hitzaldia
Eka 22
19:00

Herri-baratzeen erabilerari buruzko hitzaldi irekia izango da ekainaren 22an, Arraunetxen

Lekua: Arraunetxe
Antolatzailea: Orioko Udala

Ekainaren 22an, asteartearekin, hitzaldia antolatu du Udalak, herri-baratzeen gaiari buruzko azalpenak emateko: ezaugarriak, erabiltzeko baldintzak, erabiltzaileen betebeharrak…

Hitzaldia Arraunetxen izango da, 19:00etan, eta Ekoguneko eta KimuBat enpresako kideek emango dute.

Hitzaldia irekia da azaldu nahi duen edozeinentzat, baina, bereziki, herri-baratze bat erabiltzeko izena eman duten lagunentzat antolatu du Udalak, garbi eduki dezaten zer motatako baratzeak izango diren eta nola erabili behar diren.

Hitzaldian Udalak azalduko ditu kontu administratiboak: noiz eta nola adjudikatuko diren baratzeak, kokapena, araudia, izena eman dutenek hartuko dituzten konpromisoak…

Ondoren, Ekoguneko ordezkariak azalpen orokorra emango du: Baratze Parkeen Sarea zer den eta nola osatuta dagoen, beste herri-baratze batzuetan zer egiten den, sarearen funtzionamendua eta elkarrekin komunikatzeko dauden bideak, martxan dauden egitasmoak…

Azkenik, KimuBat enpresako ordezkariak informazio praktikoa emango die herri-baratzeetako bat erabiliko dutenei: formazioa nola antolatuko den, auzolana, furgobaratza, baratzea zaintzeko kontu praktikoak…