Kalakan taldearen kontzertua izango da larunbatean Herriko Plazan
Lekua: Herriko Plaza Antolatzailea: Orioko Udala
Kalakan musika-taldeak kontzertua emango du abuztuaren 21ean, larunbatarekin, Orioko plazan. Emanaldia 20:00etan hasiko da eta doan izango da.
Musika-emanaldirako, aulkiak jarriko ditu Udalak plazan, kiosko azpian, distantziak-eta errespetatuta.
Kalakan musika-taldea
Pierre Sangla, Xan Errotabehere eta Jamixel Bereauk osatzen dute Kalakan musika taldea gaur egun. Taldea Paxkal Indo eta Thierry Biscary txalapartariek sortu zuten 2009an, Nafarroa Beherean, baina aldaketa ugari izan ditu geroztik.
Euskal herri-kanten moldaketa minimalistak egiten ditu Kalakanek, txalaparta, atabala edo danborrak eta ahotsa erabiliz. Aurten aurkeztu duten azken diskoan, «Artizar», musika elektronikoa gehitu diete euskal kantu tradizionalei. Azken disko horretako kantak eta beren errepertoriokoak joko dituzte Orioko kontzertuan.