Mai 22 Mai 28

Kukuarri Astea antolatu du Talai Mendi elkarteak maiatzaren 22tik 28ra

Antolatzailea: Talai Mendi mendi-elkartea

Urtero bezala, jarduera-sorta antolatu du Talai Mendi mendi-elkarteak maiatzaren bukaeran, Udalaren laguntzarekin.

Iaz, pandemia-egoera zela eta, ezin izan zuen antolatu, baina aurten berriro ekitea erabaki du elkarteak, programan moldaketa batzuk eginda. Urtero egin ohi den Kukuarri eguna, esaterako, ez du antolatuko aurten, jendea pilatzea kontrolatzeko zailtasunagatik.

Aurten Kukuarri Astearen 8. edizioa izango da eta hau da antolatutako jardueren programa:

MAIATZAK 22, LARUNBATA

11:00 - 13:00 Mendi-lasterketarako dortsalen banaketa plazan.

16:00 - 20:00 Mendi-lasterketarako dortsalen banaketa plazan.

18:30   Iker Karrera korrikalariaren «Bidea ipar» liburuaren aurkezpena Arraunetxen. Aurretik Dani Sagastumek egindako dokumental laburra proiektatuko da. Aurrez gonbita hartu behar da kultur etxean.

IkerKarreraAurkezpena21

MAIATZAK 23, IGANDEA

9:30 TALAI-MENDI TRAIL lasterketa. Mendi-lasterketak 14 km izango ditu eta 600 metrotik gorako desnibel metatua. Herriko Plazatik abiatuko da, segurtasun-neurriak eta elkarren arteko distantziak zainduta, eta toki berean amaituko da. 220 korrikalarik parte hartuko dute eta izen-ematea itxita dago dagoeneko.

TalaiMendiTrail21

MAIATZAK 26, ASTEAZKENA

17:00-19:00 SLACKLINE tirolinako parkean.

MAIATZAK 28, OSTIRALA

19:00 Menditour film-emanaldia Arraunetxen. Sarrera doan izango da, baina gonbita aldez aurretik hartu behar da kultur etxean, maiatzaren 18tik aurrera. Film labur hauek proiektatuko dira:

  • Aterpean Ateri (6 min.) 
  • The WURL (15 min.)
  • Into the Canyon (84 min.)

Menditour21