Mai 15
19:00

Olatz Salvadorren kantaldia izango da kiroldegian maiatzaren 15ean

Lekua: Karela kiroldegia
Antolatzailea: Orioko Udala

Olatz Salvador abeslariak kantaldia emango du Orion maiatzaren 15ean, larunbatarekin. Kantaldia 19:00etan izango da, Karela kiroldegian. Sarrerako ateak 20 minutu lehenago irekiko dira.

Kantaldirako sarrerak aldez aurretik hartu behar dira, 10 euro ordainduta. Aforo-mugak direla-eta, 220 sarrera baizik ez daude saltzeko eta gaur arratsaldetik aurrera erosi daitezke kultur etxean. Pertsona bakoitzak bi sarrera erosi ditzake, gehienez.

Olatz Salvador

Olatz Salvador donostiarrak izen handia hartu du azken boladan; baina Orion ezaguna zen lehendik ere, batetik kontzertua eman zuelako 2019an, Korrika Kulturalaren barruan, eta, bestetik, ama oriotarra duenez, lotura estua izan duelako oriotarrekin.

Olatz Salvadorrek bide bat egina du musikan, aurrena Skakeitan taldearekin eta, ondoren, 2014. urtetik aurrera, bakarka. 2018an argitaratu zuen bere lehen diskoa bakarka, «Zintzilik» izenekoa eta aurten atera du bigarrena,«Aho uhal» izenekoa, arrakasta handia izan duena.

Informazio gehiago

https://olatzsalvador.com/

https://eu.wikipedia.org/wiki/Olatz_Salvador