Aza 29
17:30

Leire Zinkunegi ipuin-kontalariaren saioa, azaroaren 29an kultur etxean

Lekua: Kultur Etxea
Antolatzailea: Orioko Udala

Udalak antolatutako udazkeneko agendaren barruan, Leire Zinkunegi ipuin-kontalariak saioa eskainiko du azaroaren 29an, astelehenarekin. 17:30ean izango da, kultur etxeko areto nagusian.

Urtea amaitu aurretik, bi alditan gerturatuko da Zinkunegi gurera: azaroaren 29an emango du lehen saioa, eta abenduaren 20an, Gabonen aurretik, bigarrena. Biak ala biak 2 eta 3 urte arteko haurrei eta haien gurasoei zuzenduta egongo dira.

Gonbitak eskuragai daude

Saioa doakoa izango da, baina gonbitak aldez aurretik jaso beharko dira kultur etxean. Eskuragai daude jada.