Urr 18 Aza 05

Abian da Orioko Merkatarien Ginkana, azaroaren 5era arte

Antolatzailea: Arkupe Elkartea

Bertako merkataritza sustatzeko asmoz, herriko Merkatarien Ginkana antolatu du berriz Arkupe Elkarteak.

Orioko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin prestatutako ekimenak hiru asteko iraupena izango du, azaroaren 5era arte, eta 200 euroko bost bonu zozkatuko dituzte parte-hartzaileen artean.

Orioko merkataritza-sektorea indartzea eta herritarren arteko harreman- sareak zabaltzen jarraitzea ditu helburu Arkupe Elkarteak prestatutako Merkatarien Ginkanak. Urriaren 18tik azaroaren 5era luzatuko da edizio berria, eta herriko saltokietan erosketak egiten dituzten herritarrak sarituko dituzte.

Aurtengoan, gainera, ekimenean parte hartu duten establezimenduen kopurua zein sarien zenbatekoa gizendu dituzte, eta 200 euroko bost bonu zozkatuko dituzte azaroaren 5ean bertan egingo duten ekitaldian.

Nola parte hartu
Merkatarien Ginkanan parte hartzeko, gutxienez sei saltokitan egin beharko dute erosketa herritarrek, eta lehen establezimenduan jasoko duten kartoizko txartela erakutsi beharko dute gainerakoetan. Erosketa bakoitzarekin zigilu bat jasoko dute, eta txartela betetakoan, establezimenduan entregatu beharko dute.

Establezimenduak
- Dendak
● Dorronsoro supermerkatua
● Mauka liburu-denda
● Kaioa jantzi-denda
● Gozategi fruta-denda
● Eroski City
● Eki-Lorea dietetika-denda
● Itziar Kirolak
● Izarra etxetresnak (TIEN 21)
● Lizaso altzariak
● Rosana argazkilaritza
● Uranga burdindegia
● Orio optika
● Iparragirre autozerbitzua
● Zipristin inprimategia
● Ttipi-Ttapa oinetako-denda
● Soia jantzi-denda
● Argiñe mertzeria
● Mara jantzi-denda
● Al-Rai fruta-denda
● Patxi Oliden harategia
● Oriomar SL arrandegia
● Kepa Loidi harategia
● Oin Txiki
● Orioko bazarra
● The Pass

- Ostalaritza
● Arkaitz taberna
● Sayalero kafetegia
● Kutixi kafetegia
● Xixario erretegia
● Gabon taberna
● Boga-Boga taberna
● Baraka taberna
● Antilla jatetxea
● Salatxo taberna
● Goxoki Azkue kafetegia
● Aterpe taberna
● Sukia taberna
● Gure Txoko taberna
● Errusta taberna
● Mola-Mola taberna
● Orioko Barra taberna
● Oliden jatetxea

- Zerbitzuak
● Egarmendia SL aholkularitza
● Orio Hizkuntzak akademia
● Expo elektrizitatea
● Seguros Bilbao aseguruak
● Luis Perez Achega
● Narau School & Translations
● Informatika 3B
● Asai Informatika