Aza 18
18:30

Musika Eskolako ikasleek Santa Zeziliako kontzertua emango dute azaroaren 18an

Lekua: Plaza
Antolatzailea: Danbolin Musika Eskola

Danbolin Musika Eskolako ikasleak herriko plazara irtengo dira azaroaren 18an, ostegunarekin, Santa Zeziliako kontzertua ematera. Musika eskolako bandak, soka-taldeak, trikitixa-taldeak eta dantza-taldeek hartuko dute parte 18:30ean abiatuko den emanaldian.

Santa Zezilia egunean, musika eskolako ikasleen ohitura izaten zen herrian barrena kalejiran ibiltzea, instrumentuak jotzen eta dantzan. Baita herriko zenbait tokitan ekitaldi txikiak eskaintzea ere. Azken ikasturtean, pandemiaren eraginez, ez zuten kalera ateratzeko aukerarik izan, eta ekitaldiak barruan grabatu eta gurasoei bidali zizkieten.

Aurten, aldiz, kontzertua emango dute gazteek herriko plazan. Azaroaren 18an, ostegunarekin, izango da, 18:30etik aurrera, eta entzungai izango diren instrumentuen artean daude klarinetea, saxofoia, flauta, tronpeta, pianoa, perkusioa eta txistua. Soka-taldean, aldiz, biolinak, biolontxeloak, gitarrak, eskusoinuak, pianoak eta perkusioak hartuko dute parte, eta trikitixa-taldean, pandero eta tronpetako ikasleek lagunduko diete trikitilariei.

Ikasleak gogotsu ari dira emanaldia prestatzen, eta herritar guztiei egin diete bertaratzeko gonbita.