Aza 17
19:00

Memoriaren Egunari lotutako bigarren saioa, azaroaren 17an

Lekua: Kutur Etxea
Antolatzailea: Orioko Udala

Irati Goikoetxea eta Miguel Angel Llamas Pitu sortzaileen arteko solasaldia egingo dute azaroaren 17an, asteazkenarekin, kultur etxean 19:00etatik aurrera. Azaroaren 10eko Memoriaren Egunaren harira Orioko Udalak eta Bakeola Fundazioak antolatutako saioetan bigarrena izango da.

Norbanakoen desagerpenak oinarri dituzten obren egileak dira Irati Goikoetxea idazlea eta M.A. Llamas Pitu kazetaria. Lehenak Herriak ez du barkatuko (2021) bere lehen eleberria aurkeztu berri du; protagonista ETAk aita hil zion Oihana da, eta hogei urte geroago zabalik jarraitzen duen zauriaren ingurukoak ditu aztergai.

Llamasek, Amaia Merino zinemagilearekin batera, Non dago Mikel? dokumentala estreinatu zuen iaz 68. Donostia Zinemaldian. 1985ean Guardia Zibilak atxilotu ondoren desagertu zen Mikel Zabalzaren kasua du oinarri, eta euskal gizartearen galderei erantzuten ahalegindu dira egileak, erantzuleen bila.

Azaroaren 17ko saioan memoria lantzeak eta eragindako mina aitortzeak duen garrantziaz jardungo dira.