Abe 03
19:00

Ostiralean, abenduak 3, banatuko dira «Euskaraz Gazte» literatur lehiaketaren aurtengo sariak

Lekua: Kutur Etxea
Antolatzailea: Orioko Udala

Orioko Udalak «Euskaraz Gazte» literatur lehiaketaren 28. edizioa antolatu du aurten. Lanak aurkezteko epea azaroaren 15ean bukatu zen eta sariak banatzeko ekitaldia abenduaren 3an egingo da, ostiralarekin, kultur etxean 19:00etan.

Aurreko urteetan bezala, Euskararen Nazioarteko Egunean egingo du sari-banaketa Udalak. Epaimahaia Orioko Udaleko euskara-teknikari Jabier Zabaletak, Aiako kultur teknikari Eli Lasak eta KARKARA aldizkariko kide Eli Manterolak osatu dute, eta ostiraleko ekitaldian emango dute hartutako erabakiaren berri. Ekitaldi irekia izango da, interesa duen edonorentzat.

16 urtetik gorako oriotarrei eta aiarrei zuzendutako lehiaketa da «Euskaraz Gazte», eta herritarren artean idazteko zaletasuna suspertzea du helburu.