Antzerkia
Eka 11
19:00

Zuhaitz Gurrutxagaren bakarrizketa izango da Arraunetxen ekainaren 11n

Lekua: Arraunetxe
Antolatzailea: Orioko Udala
Zuhaitz Gurrutxaga telebista-aurkezle eta Realeko jokalari ohiak «FutbolisTOK» izeneko bakarrizketa emango du Orion ekainaren 11n, ostiralarekin, Udalak antolatutako kultur agendaren barruan. Ekitaldia 19:00etan izango da, Arraunetxeko aretoan. Bakarrizketarako sarrerak aldez aurretik hartu behar dira, 5 euro ordainduta. Aforo-mugak direla-eta, 70 sarrera daude saltzeko eta ekainaren 1eko arratsaldetik aurrera erosi ahal izango dira kultur etxean. Pertsona bakoitzak bi sarrera erosi ditzake, gehienez. «FutbolisTOK» bakarrizketa Zuhaitz Gurrutxaga Real Sociedad futbol-taldeko jokalari izan zen eta, orain dela urte batzuk, «Futbolisto baten konfidentziak» izeneko bakarrizketa bat prestatu zuen, futbolari garaiko anekdotak eta pasadizoak kontatzen zituena. Orain, bere lehen bakarrizketa hartako zati batzuk berreskuratu ditu eta beste ikuskizun bat osatu du, bizipen eta anekdota berriak gehituz. Futboleko kontuez gain, futbolari garai hartan diagnostikatu zioten Asaldura Obsesibo-Konpultsiboaz ere hitz egingo du Gurrutxagak (gazteleraz, TOC esaten zaio: Trastorno Obsesivo-Compulsivo; hortik, bakarrizketaren izenburua), betiere umorez eta berezkoa duen estilo biziarekin, bere buruari barre eginez. Bakarrizketa berriak oso harrera ona izan du aurkeztu den tokietan.