Orioko Erein elkartasun-taldeak, SOS Arrazakeria erakundearekin elkarlanean, arropa, mantak eta beste hainbat material biltzeko postua jarriko du asteburuan herrian. Bilketa honen bidez, Donostialdeko Harrera Saretik jasotako eskaerari erantzun nahi diote, asko izan baitira hara gerturatu diren herritarrak, laguntza beharrean.
Bilketa abenduaren 15ean eta 16an egingo dute, Herriko Plazan. Eta hau izango da ordutegia:
- Abenduak 15, ostirala: 17:00-19:00 artean.
- Abenduak 16, larunbata: 11:00-13:00 artean.
Hauek dira Erein elkartasun-taldeak bildu nahi dituenak: gizonezkoen arropa (barruko arropa, galtzerdiak, prakak, eskularruak, txanoak…), motxilak, mantak eta lo-zakuak, gasezko suak edo su elektrikoak…