Adinekoei zuzendutako Bixi-bizi programak bi saio antolatuko ditu azaroaren 7an

Bixi-bizi programaren helburua da adinekoei jarduera fisikoa eta kultur jarduerak egiteko aukera eskaintzea. Urriaren 23an egin zuten programaren aurkezpena Orion, eta azaroan antolatuko dituzte lehen bi saioak. Hilaren 7an izango dira, ostegunarekin, 10:00etan eta 11:00etan, kiroldegian.

55 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago, eta mugikortasuna lantzea eta ariketa egitea izango da helburua. 45 minutu inguruko saioak izango dira eta, parte hartzeko, aurrez izena ematea komeni da galdetegi honen bidez.