Enplegua bilatzeko tresna elektronikoak, administrazio-tramiteak, ziurtagiri digitalak, identifikazio elektronikoak… Baliabide digital horiek erabiltzen ikasteko ikastaroak antolatu ditu herriz herri Urola Kostako Udal Elkarteak. Orioren kasuan, urriaren 25ean eta 29an izango dira bina orduko saioak, eta izen-ematea zabalik dago Udal Elkartearen bidez.
Gai hauek landuko dira ikastaroetan:
- Euskadin enplegua bilatzeko eskuragarri dauden tresna elektronikoak eta horien erabilera.
- Enpleguarekin lotutako administrazio-tramiteak elektronikoki nola egin: NAN elektronikoa, BakQ, Cl@ve PIN…
- Ziurtagiri digitalak eta identifikazio elektronikoko sistemen erabilera: Gizarte Segurantzarekiko, Lanbide eta SEPErekiko tramiteak.
Bina orduko bi saio egingo dira, Orioren kasuan, urriaren 25ean (ostirala) eta 29an (asteartea). 10:00etatik 12:00etara izango dira, kultur etxean, eta izen-ematea doakoa da. Lehentasuna izango dute langabezian dauden herritarrek eta oriotarrek.
Interesa dutenek hiru bide dituzte izena emateko:
- 943 89 08 08 telefonoan
- lanpoltsa@urolakosta.eus helbidean
- Udal Elkarteko lan-poltsan