Aiako eta Orioko udalek hitzarmena berritu dute, Orion aparkatzeko udal-txartela aiarrentzat eskuragarriagoa izan dadin

Aiako eta Orioko udalek iaz sinatu zuten Aparkatzeko Udal Txartelari lotutako hitzarmena. Horren bidez, Aiako herritarrek prezio erdian eskuratu dezakete txartela, beste erdia Aiako Udalak ordaintzen baitu. Iaz, 123 aiarrek eskatu zuten txartela.

Aurten, gainera, txartela eskuratzeko prozedura sinplifikatu da Aiako herritarrentzat, eta aurrerantzean, Aiako Udalean bertan egin beharko da txartelaren eskaera. Eskaera egiteko aurkeztu beharreko dokumentazioaren berri emango zaie herritarrei bertan, eta baldintzak betetzen dituztenek Orioko Aparkatzeko Udal Txartela jasotzeko eskubidea aitortzen duen ziurtagiria jasoko dute.

Ziurtagiri hori eskuratuta, Orioko Udalera joan beharko dute txartela jasotzera, bulego orokorrera:

  • Lekua: Orioko udaletxean 
  • Ordutegia: 8:30etik 14:30era