Albiste faltsuen aurrean erantzuten jakiteko ikastaroak egingo dituzte Orion

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria departamentuko TREBA Gazteak programaren bidez, Begirada kritikoa: Fake News hitzaldiak egingo dituzte Orion apirilaren 7an eta 11n. Lehena 12-16 urte arteko gazteentzat izango da, eta bigarrena, 17-24 urte artekoentzat. Saioetan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da.

TREBA Gazteak gazteekin elkarlanean diseinatutako prestakuntza-programa bat da, eta haientzat interesgarriak eta beharrezkoak diren pilula laburrak eskaintzen ditu, gai hauen inguruan: sexualitatea, osasun mentala, suizidioa, ludopatia, ekologia, adimen emozionala, sare sozialak… Gazteen parte-hartzea sustatzeko metodologia eta dinamikak erabiltzen dira; informazio baliagarria jasotzeko ez ezik, ideiak partekatzeko ere balio dute hitzorduek.

Apirilean, bi saio

Orioren kasuan, azken urteetan zenbait saio egin dira, eta ikasturte honetan jarraipena emango zaio programari. Lehen bi saioak apirilean izango dira:

  • Apirilak 7, astelehena: 12-16 urte arteko gazteentzat.
    17:30-20:30 artean, Salatxo aretoan.
    Izen-ematea emailez egin behar da, helbide honetara idatzita: kirola@orio.eus
  • Apirilak 11, ostirala: 17-24 urte arteko gazteentzako saioa.
    17:30-20:30 artean, Salatxo aretoan.
    Izen-ematea, galdetegi honen bidez.

Hitzaldia antolatzeko, ezinbestekoa izango da gutxienez 10 lagunek izena ematea; horregatik, Udalak dei egiten du ekimenaren berri zabaltzeko, interesa eduki dezaketen herritarren artean.