Urriaren 16an, astelehenarekin, hasiko ditu Udal Brigadak Anibarko Portua eta Ortzaika lotzen dituen pasealekuko bidegorriaren erremateak txukuntzeko lanak. Gaur egun oinezkoen pasabidearen eta bidegorriaren artean dauden egurrezko oholak kenduko dituzte, eta, ondoren, geratzen den zuloa garbitu eta hormigoiarekin estaliko dute.
Lanek bi aste iraungo dutela aurreikusi dute, eta epe horretan, pasabidea erabat itxita egongo da, Ortzaikako bizilagunentzat izan ezik. Barkatu eragozpenak.