Antilla hondartzaren eta inguruko eremuaren eraldakea prozesuari buruzko bilera irekia egingo du Udalak azaroaren 13an

Autopistako zubitik Antilla hondartzarainoko eremuak eraldaketa prozesu esanguratsua jasan du azken 20 urteetan. Bilakaera horren nondik norakoak eta datozen hiletarako aurreikusitako lanak herritarrei azaltzeko, bilera irekia egingo du Udalak azaroaren 13an, ostegunarekin. Gaian interesa duten herritar guztiei zuzendutako saioa izango da.

Hondartzako eremuak 16 hektarea ditu, autopistako zubitik hasi eta Antilla hondartzaraino. Azken 20 urteetan eraldaketa handia jasan du: etxebizitza berriak eraiki dira, kirol portua eta inguruak egokitu dira, kanpinaren azalera herenera murriztu da, bidegorria eraiki da, zerbitzu publikoak osatu dira…

Orain, eremu horren egungo egoera baloratu nahi du Udalak, eta hurrengo urratsak herritarrei azaldu, hala nola, kanpinean aurreikusitako lanak, hondartzako zerbitzuen hobekuntza eta ingurumenari lotutako egokitzapenak.

19:00etan, kultur etxean

Bilera irekia azaroaren 13an izango da, 19:00etan kultur etxean, eta aurkezpenaren ondoren, galderak egiteko eta zalantzak argitzeko aukera izango da.