Datorren asteazkenean, apirilak 9, egingo dute Itzulia Basque Country bizikleta-lasterketaren hirugarren etapa, Zarauztik Beasainera. Txirrindulariak Orio gainetik pasatuko dira eta, horregatik, errepidea itxita egongo da Oriotik Zarautzera joan nahi duten ibilgailuentzat, 13:00etatik aurrera.
Horrez gain, Zarauzko kanpineko errepidea ere itxita egongo da. Antolatzaileek aurreikusitako plangintzaren arabera, errepidea 14:30ak alderako zabalduko da, txirrindulariak pasatutakoan. Barkatu eragozpenak.