Orioko udal-plantilla egonkortzeko 47 lanposturen deialdiak aurrera jarraitzen du. Postu bakoitzak eskatzen duen euskara-maila egiaztatu ez duten hautagaiek, horretarako aukera izan zuten azaroan, IVAPekin lankidetzan egindako azterketen bidez. IVAPek emaitzak jakinarazi dizkio orain Udalari, eta hemen dago zerrenda, kontsultatzeko moduan.
Izangaiek euskarako proben emaitzen aurka erreklamazioa jartzeko aukera dute hamar laneguneko epean, hau da, abenduaren 21a arte (egun hori barne). Horretarako, II. eranskinean agertzen den eredua erabili beharko dute, eta erreklamazioak Orioko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu.