Udako programarekin jarraitzeko, larunbat honetan, abuztuak 23, soul, funk eta antzeko doinuak izango dira entzungai hondartzako berdegunean. Mikel Unzurrunzaga DJ Makalak eta Lidia Insaustik osatutako Arima Soul taldeak kontzertua emango du 20:00etan, eta amaitu ondoren, DJ Makalak musika jarriko du 23:30era bitartean.
Arima Soul bikotea 2020an sortu zen Zarautzen, eta ordutik, EP bat, hainbat single eta estudioko disko bat kaleratu dituzte, Elkar Musika, Vinilos Enlace Funk eta Orrua Diskak diskoetxeen bidez. Horrez gain, musikari ezagunekin kolaboratu dute, hala nola, Paul San Martin, Jokin Vitoria, Gorka Gaztanbide, Hilario Rodeiro, Gonzalo Encinal, Andres Navascues, Antxon Sarasua eta Martin Asarianekin. 60tik gora kontzertu eskaini dituzte Euskal Herrian zein gure mugetatik kanpo.
DJ Makala zarauztarra artista ezaguna da. 90ko hamarkadan hasi zen DJ modura musika jartzen, eta ordutik ibilbide oparoa egin du. Urte hauetan guztietan disko jartzaile, irratiko esatari, musikari, erremix-egile, ekoizle eta kultur eragile modura aritu da lanean.
