Arrantzale kaleko transformadorea konpontzeko lanetan ari da Iberdrola

Atzoko eta bart gaueko euriteek Arrantzale kaleko tranformadorean kalteak eragin dituzte. Horiek konpontzeko lanetan ari da Iberdrola atzotik, ahalik eta azkarren argindarra berrezartzeko. Lanak aurreikusitakoa baino gehiago luzatu dira, baina arratsaldean zehar konponduta egongo dira.

Udalaren eskumena ez bada ere, herritarrak jakinaren gainean jarri nahi izan ditu, denon lasaitasunerako.