Orioko Udala herriko zaintzaren egoera aztertzen ari da urte hasieratik, eta datozen urteetarako ekintza-plana definitzeko, sei saio antolatu ditu urrian eta azaroan, Emagin elkartearekin eta Matia Fundazioarekin elkarlanean. Azken bi saioak asteazken honetarako zeuden iragarrita, baina zaintzaile profesionalei zuzendutakoa atzeratu egingo da. Data berria adostu bezain laster emango du horren berri Udalak.
Zainduak diren pertsonei eta etorkizunean zainduak izango direnei zuzendutako hitzordua, berriz, bere horretan mantenduko da: azaroaren 13an, asteazkena, 12:00etan, Saregilen. Gogoeta egiteko gune bat izango da: nola zahartu nahi dugun, nola nahi dugun zainduak izatea… Gaian interesa duzuen guztiak zaudete gonbidatuta!