Asteazken honetan, abuztuak 28, Momiak (Espainia, 2023) animaziozko filma izango da ikusgai. Saioa ordu erdi aurreratzea erabaki du Udalak, haurrei zuzendutako emanaldia denez, gehiegi ez berandutzeko.
Horrez gain, emanaldia hondartzan egitea aurreikusi bada ere, eguraldi ezegonkorra dago iragarrita asteazkenerako, eta baliteke saioa Herriko Plazara ekarri behar izatea. Aldaketarik balego, sare sozialen bidez emango du horren berri Udalak asteazkenean bertan.
Filmak Nefer printzesaren eta Thut gurdien gidariarekin istorioa du hizpide. Lurraren erraietan dagoen momien hirian bizi dira, eta inperioren aginduz, elkarrekin ezkondu behar dute, haien borondatearen kontra. Bitartean, gizakien munduan, indusketa arkeologiko bat egingo du Lord Carnaby izeneko arekologoak, eta Thutek zaindu beharreko errege-eraztun magikoa aurkituko du. Ondorioz, Thut gizakien mundura igo beharko da, hura berreskuratzera.
80 minutu inguru iraungo du filmak, eta familia osoarentzako saio dibertigarria izango da, animatu!