Orioko Nazioarteko Estropaden 20. edizioa jokatuko da larunbatean, apirilaren 12an, eta egun osoko programa antolatu du Orioko Arraunketa Elkarteak Herriko Plazaren inguruan. Probaren aurkezpena gaur goizean egin dute, Zipri enpresa babeslearen egoitzan.
Estropada
Aurtengo estropadetan zortzi arraun-elkartetako arraunlariek parte hartuko dute, neska eta mutil, 18:00etan hasita, eta zortziko lemazainduneko modalitatean lehiatuko dira (arraunketa olinpikoko modalitate erregina).
Hauek dira kategoria bakoitzean lehiatuko diren taldeak:
Emakumeak:
- Viana Remadores Do Lima (Portugal)
- Club Náutico Sevilla (Espainia)
- Sociedad Deportiva de Remo Astillero (Espainia)
- Arraun Lagunak Arraun Elkartea (Euskal Herria)
- Santiagotarrak Arraun Elkartea (Euskal Herria)
- Orio Arraunketa Elkartea (Euskal Herria)
Gizonak:
- Sporting Club Caminhense (Portugal)
- CN Sevilla (Espainia)
- Viana Remadores Do Lima (Portugal)
- Hondarribia Arraun Elkartea (Euskal Herria)
- Orio Arraunketa Elkartea (Euskal Herria)
- Zarautz Arraun Elkartea
Estropada-eremua eta formatua aldatu egin dira aurten. Arraunetxetik hasi eta Herriko Plazaraino, 650 metro luzeko estropadak jokatuko dituzte, hiru kaleko bi txandatan. Txanda bakoitzeko lehen sailkatuak finalera pasatuko dira zuzenean, eta finalera sailkatu ez diren 3 taldeen artean bigarren estropada bat jokatuko da; lehen biak lauko finalera sailkatuko dira.
Finala, azkenik, estropada bakarrean jokatuko da, eta aurrena iristen dena izango da irabazlea.
Eguneko programa
Egun osoko festa izango da herrian Nazioarteko Estropadak direla-eta. Hau izango da programa:
- 12:00 Arkuperen erruleta eta Euskal Parrilla Herriko Plazan (arraina eta garagardoa).
- 12:30 Kitaldepare txaranga, kalez kale.
- 18:00 Nazioarteko estropada, errioan.
- 19:30 Euskal Parrilla Herriko Plazan (hanburgesa eta garagardoa).
- 20:00 Sari-banaketa eta OAEko sortzaileei omenaldia, Herriko Plazan.
- 21:00 Bide batez erromeria, Herriko Plazan.
- 00:00 DJ Bon, Herriko Plazan.
Ibai Ondo, itxita
Estropada garaian, arratsaldez, 16:00etatik 21:00etara, Ibai Ondo kalea trafikoari itxita egongo da. Bitarte horretan, Txanka-Hondartza errepidea erabili beharko dute ibilgailuek herritik ateratzeko.
