Kontxako Bandera oso berezia da oriotarrontzat, eta izugarri maite dugu iraileko lehen bi igandeetan horren inguruan sortzen den giroa. Donostiako arraun-festa bezalakorik ez dago kirol hau barrutik bizi dugunontzat, eta oriotar asko eguna noiz iritsiko zain egoten gara, ilusioz ospatzeko.
Gainera, gure bi taldeek lan bikaina egin dute beste behin, eta sasoi betean iritsi dira urteko estropadarik garrantzitsuenera. Eskerrik asko, neska-mutilak! Bihar helburu bakarra dugu: bakoitzak berean, dugun onena ematea. Bai arraunlari gisa, eta baita zale moduan ere. Aupa Orio! Eta aupa arrauna!
