AEKk duela urte batzuk jarri zuen martxan AEKalean ekimena, izenak berak dioen bezala, ikasleak ikasgelatik atera eta euskaraz kalean aritzeko. Orain arte Zarautzen egin da festa, baina egitasmoa eskualde osora zabaltzea erabaki dute, eta aurten Orion dute hitzordua, larunbat honetan, azaroak 29.
AEKalean festaren lehen zatian ikasleek bakarrik hartuko dute parte; haientzako prestatutako pare bat jarduera izango dituzte, hala nola, Errio dokumentalaren emanaldia, Mutiozabal ontziolara bisita eta erromeria gidatua.
Jarraian, 14:30etik aurrera, herritar guztiei zuzendutako erromeria egingo da plazan. Saioak irauten duen bitartean, gainera, Korrikako arropa erosteko aukera ere egongo da plazan.
