Abisu horia dela-eta barrakak gaur eta bihar itxita egongo direla kontuan izanda, Udalak barraken egonaldia luzatzea adostu du AFADE ferialarien elkartearekin.
Horrela, herritarrek aukera izango dute datorren asteburuan ere barrakez gozatzeko. Barrakeroek abenduaren 16an desmuntatuko dituzte atrakzioak, astelehenarekin.