Beñat Sarasolak Oteizari buruzko hitzaldia emango du asteazkenean

Bihar, urriaren 21ean, 117 urte beteko dira Jorge Oteiza Orion jaio zela. Bada, hurrengo egunean, asteazkenean, Beñat Sarasola idazleak hitzaldi bat emango du Salatxo aretoan: Ezerezean aztarrika: Jorge Oteizaren nazioarteko ibilbide itsua.

Sarasolak Oriorako prestatu du hitzaldia espreski, Udaleko Kultura Sailak horrela eskatuta. Iaz, Ismael Manterolak herrian kokatu zuen Oteiza, eta hitzaldi ibiltari bat gidatu zuen artistarekin lotura duten gune ezberdinak ezagutzeko. Bada, aurten, artistaren nazioarteko ibilbidea izango du hizpide Sarasolak. Hitzaldia 19:00etan izango da, doan.