Bertan behera geratu dira arratsaldeko pilota-partidak

San Nikoas eguneko pilota-partidak bertan behera geratu dira. Euriaren eta hezetasunaren ondorioz, frontoiko lurra egoera oso txarrean dago, eta ez da partidak jokatzeko baldintza egokirik.

Orioko Pilota Elkarteak azaldu du saiatuko dela gaurko partidak beste astebururen batean antolatzen.