Urtero bezala, Bizarzuri eta Erregeak Oriora etorriko dira urtarrilaren 5ean: goizez, Bizarzuri, eta arratsaldez, Erregeak.
Aurten, herriko hiru tokitan jasoko ditu Bizarzurik umeen gutunak: 10:30ean Anibarko Portuan, 11:30ean frontoian eta 12:30ean Herriko Plazan.
Erregeen etorrera-ekitaldia, berriz, 18:00etan hasiko da. Meltxor, Gaspar eta Baltasar Arraunetxe aldetik etorriko dira, zubia gurutzatuta. Ibai Ondo auzo aldera joko dute gero eta, han buelta hartuta, Bikamiotarainoko bidea egingo dute. Handik Herriko Plazara joango dira, eta han egingo zaie harrera.
Eguraldi oso txarra egiten badu, ekitaldi osoa Karela Kiroldegian egingo da. Erabaki hori hartuz gero, Udalak orio.eus webgunean eta sare sozialetan jakinaraziko du egunean bertan.
Trafiko-mozketak arratsaldean
Erregeen etorrera dela-eta, herrigunea trafikoari itxita egongo da 17:00etatik aurrera, eta sarrera-irteerak Txanka-Hondartza bidetik egin beharko dira ekitaldia bukatu artean. Ospakizuna 20:00ak aldera amaituko dela aurreikusten da.
Bestalde, 18:00etan hasita, N-634 errepidea itxi egingo da tren geltokiko biribilgunetik hasi eta Ibai Ondo auzoko herri-irteeraraino. Trafiko-mozketa hau 15 minutukoa izatea aurreikusten da, Erregeek, laguntzaileek eta danborradako haurrek zubia arriskurik gabe gurutzatu dezaten.