Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek eta Salatxo abesbatzak Gabonetako kontzertua eskainiko dute abenduaren 18an, ostegunarekin, 19:30etik aurrera elizan.
Ikasle gaztetxoen taldeak, kantuko ikasle helduek eta Salatxo abesbatzak hartuko dute parte emanaldian, eta instrumentuko zenbait ikaslek lagunduko dituzte. Denek elkarrekin Hator hator kantatuz emango diote amaiera kontzertuari.
Ikasleak gogotsu ari dira emanaldia prestatzen, eta herritar guztiei egin diete bertaratzeko gonbita.
