Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek hainbat emanaldi egingo dituzte martxoan

Urtero bezala, Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek hainbat entzunaldi egingo ditzute martxoan, 2. hiruhilekoari amaiera emateko. Saioak arratsaldez egingo dira, kultur etxean, eta senide eta lagunekin batera, herritar guztiek dute aukera entzutera joateko.

Musika-ikasle txikien emanaldiak

4, 5 eta 6 urteko haurrek Musika eta Mugimendua lantzen dute ikasturte osoan, eta orain arte ikasitakoa erakutsiko dute. Gainera, Musika Eskolak bertaratzeko gonbita egin nahi die adin horretako seme-alabak dituzten gainerako familiei, haurrek zer lantzen duten jakiteko aukera izango baitute horrela. 

Hauek izango dira saioak:

  • Martxoak 17 – 17:00 Musika eta mugimendua, 5 urtekoak
  • Martxoak 17 – 18:00 Musika eta mugimendua, 4 urtekoak
  • Martxoak 18 – 17:00 Musika eta mugimendua, 6 urtekoak
  • Martxoak 19 – 17:00 Musika eta mugimendua, 5 urtekoak
  • Martxoak 19 – 18:00 Musika eta mugimendua, 6 urtekoak

Instrumentuko entzunaldiak

Instrumenturen bat jotzen ikasten ari diren ikasleek zortzi emanaldi egingo dituzte. 7 urtetik gorako ikasleak dira guztiak, eta azken hiletan egin dituzten aurrerapenak ikusi eta entzuteko aukera izango da. Hauek izango dira entzunaldiak:

  • Martxoak 11 – 19:00 Klarineteko entzunaldia
  • Martxoak 13 – 19:00 Saxofoiko entzunaldia
  • Martxoak 17 – 19:30 Perkusioko entzunaldia
  • Martxoak 18 – 18:30 Gitarrako entzunaldia
  • Martxoak 20 – 18:00 Biolineko entzunaldia
  • Martxoak 20 – 19:30 Tronpeta, flauta eta txistuko entzunaldia
  • Martxoak 21 – 18:00 Pianoko ikasle txikien entzunaldia
  • Martxoak 21 – 19:00 Pianoko ikasle helduen entzunaldia

Ikasleak gogotsu ari dira emanaldiak prestatzen, eta herritar guztiei egin diete bertaratzeko gonbita.

Elkartrukea

Ikasturte honetan, Danbolin Musika eta Dantza Eskolak elkartrukea egingo du Aralar Musika Eskolarekin. Martxoaren 22an, larunbatarekin, Orioko bi soka taldeak, banda gaztea, trikitilariak eta dantzariak Leitzara joango dira eta 12:00etan kontzertua emango dute hango ikasleekin batera. Maiatzaren 10ean, aldiz, Aralar Musika Eskolako ikasleak etorriko dira Oriora, DanbolinFest jaialdiaren egunean.