Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek Santa Zezilia eguna ospatuko dute azaroaren 20an

Azaroaren 22a Santa Zezilia eguna da, Musikarien Eguna, eta Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek ekitaldi berezia prestatu dute azaroaren 20an, ostegunarekin, haien eguna ospatzeko.

Goizean, 11:30ak aldera, Eguneko Zentrora joango dira eskolako ikasle eta irakasleak, eta egoiliarrei ekitaldi txiki bat eskainiko diete. Gainera, haiekin kantatzera animatuko dituzte.

Arratsaldean, bestetik, bi ekintza egingo dituzte ikasleek: 17:30ean hasita, eskolatik Herriko Plazarainoko bidea kalejiran egingo dute trikitilari eta panderojoleek, txistulariek eta dantzariek. Ondoren, plazan bertan kontzertua emango dute soka taldeak, bandek, dantzariek eta musikako ikasleek, 18:30ean hasita. 

Ikasleak gogoz ari dira ekitaldiak prestatzen, eta herritarrak animatu nahi dituzte saioez gozatzera!