Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek Zarauzko Piano Topaketan parte hartuko dute

Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak, hainbat herritako musika-eskolekin eta piano-irakasleekin elkarlanean, Piano Topaketak antolatu dituzte otsaileko azken astebururako. Euskal Herriko hainbat udalerritan egingo dira emanaldiak —tartean, Zarautzen—, eta Orioko ikasleak saio horretan izango dira.

Zarauzko Lehen Topaketa otsailaren 24an ospatuko da, larunbatarekin, Modelo aretoan. 16:00etatik 20:00etara, Lekeitioko, Orioko eta Zarauzko 67 piano-jotzaile igoko dira agertokira, ikasleak denak. Danbolin Musika eta Dantza Eskolaren kasuan, 8 eta 18 urte arteko 21 ikasle izango dira emanaldian, eta bi modalitatetan parte hartuko dute: bakarlari gisa eta 4 eskutara.

Topaketaren helburua da giro goxo eta hurbilekoa sortzea, ohikoak diren urduritasunen gainetik, ikasleek gustura eta eroso jo dezaten, senide eta lagunen babesean.

Hiru maila eta modalitate bereiziko dira, adinaren arabera:

  • 16:00: A maila (11 urte arte): Selina Chen, Katixa Igoa, Julen Txintxurreta, Ander Pérez, Jon Salsamendi, Deyan Iddrisu eta Liz Albizu.
  • 17:00: B maila (14 urte arte): Arene Garmendia, Arrate Igartua, Lur Larrarte, Ganix Sukia, Ander Paredes, Diago Paredes, Iraia Peña eta Luken San Jose.
  • 18:30: C maila (14 urtetik gora): Itxaso Aierbe, Maddi Orzaiz, Ane Blázquez, Irati Txintxurreta, Julen Lekuona eta Maddi Etxeberria.
  • 19:45: Diploma-banaketa.

Orioko ikasleek ondoko konpositoreen obrak joko dituzte Topaketan: D. C. Glover, M. Mier, S. Clark, P. Wedgwood, K. Costley, C. Rollin, Ph. Keveren, J. S. Bach, F. Burgmüller, C. Debussy, R. Schumman eta Aita Donostia.

Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleei eta Audra Almanaityte irakasleari, zorte ona opa diegu!