Urtero bezala, Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek hainbat entzunaldi egingo ditzute martxoan, 2. hiruhilekoari amaiera emateko. Saioak arratsaldez egingo dira, kultur etxean, eta senide eta lagunekin batera, herritar guztiek dute aukera entzutera joateko.
Musika-ikasle txikien emanaldiak
4, 5 eta 6 urteko haurrek Musika eta Mugimendua lantzen dute ikasturte osoan, eta orain arte ikasitakoa erakutsiko dute. Gainera, Musika Eskolak bertaratzeko gonbita egin nahi die adin horretako seme-alabak dituzten gainerako familiei, haurrek zer lantzen duten jakiteko aukera izango baitute horrela.
Hauek izango dira saioak:
- Martxoak 23 – 17:00 Musika eta mugimendua, 4 urtekoak
- Martxoak 24 – 17:00 Musika eta mugimendua, 4 urtekoak
- Martxoak 25 – 17:00 Musika eta mugimendua, 5 urtekoak
- Martxoak 25 – 18:00 Musika eta mugimendua, 6 urtekoak
- Martxoak 26 – 17:00 Musika eta mugimendua, 5 urtekoak
- Martxoak 26 – 18:00 Musika eta mugimendua, 6 urtekoak
Instrumentuko entzunaldiak
Instrumenturen bat jotzen ikasten ari diren ikasleek bederatzi emanaldi egingo dituzte. 7 urtetik gorako ikasleak dira guztiak, eta azken hiletan egin dituzten aurrerapenak ikusi eta entzuteko aukera izango da. Hauek izango dira entzunaldiak:
- Martxoak 23 – 18:00 Perkusioko entzunaldia
- Martxoak 23 – 19:15 Klarineteko entzunaldia
- Martxoak 24 – 18:15 Saxofoiko entzunaldia
- Martxoak 24 – 19:30 Biolineko entzunaldia
- Martxoak 25 – 19:00 Esku-soinua eta txistuko entzunaldia
- Martxoak 26 – 19:00 Tronpeta eta flautako entzunaldia
- Martxoak 27 – 17:00 Gitarrako entzunaldia
- Martxoak 27 – 19:00 Pianoko ikasle txikien entzunaldia
- Martxoak 27 – 20:00 Pianoko ikasle helduen entzunaldia
Ikasleak gogotsu ari dira emanaldiak prestatzen, eta herritar guztiei egin diete bertaratzeko gonbita.
