Asteburu honetan, otsailaren 27an eta 28an, Piano Topaketak egingo dituzte Euskal Herriko hainbat herritan. Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak, musika-eskolek eta pianoko irakasleek antolatutako ekimena da, eta Danbolin Musika eta Dantza Eskolako 7-18 urte arteko 28 ikaslek hartuko dute parte Zarautzen egingo den saioan.
Zarauzko Piano Topaketa otsailaren 28an egingo da, larunbatarekin, Modelo aretoan. Egun osoan, lau musika-eskolatako 130 pianojolek parte hartuko dute: Orioko Danbolin Musika eta Dantza Eskola, Zarauzko Imanol Urbieta Udal Musika Eskola, Oiartzungo Ibargain Musika Eskola eta Elgoibarko Inazio Bereziartua Musika Eskola. Topaketaren helburua da ikasleei jendaurrean jotzeko espazio goxo eta atsegina eskaintzea, eta haiekin batera, senide eta lagunek ere, entzunaldiez gozatzea.
Hiru maila eta modalitate bereiziko dira, adinaren arabera, eta sei txandatan ariko dira. Saio bakoitza bukatutakoan, ikasleei diploma bana emango zaie.
Hauek dira Orioko parte-hartzaileak:
GOIZEKO SAIOAK:
- TXANDA, 10:00etatik 11:00etara, parte hartuko dute:
Bakarlaria: Luka Lertxundi.
Lau-eskutara: Inge Heras eta Nora Huegun, Enzo Martinez de Villa eta Iosu Inclan.
- TXANDA, 11:00etatik 12:00etara, parte hartuko dute:
Lau-eskutara: Katixa Igoa eta Selina Chen.
- TXANDA, 12:00etatik 13:00etara, parte hartuko dute:
Bakarlariak: Alen Redondo.
Lau-eskutara: Alixe Iturrioz eta Salma Ziani, Deyan Iddrisu eta Lis Albizu.
- DIPLOMEN BANAKETA, 13:15ean.
ARRATSALDEKO SAIOAK:
- TXANDA, 15:45etik 17:00etara, parte hartuko dute:
Bakarlariak: Jon Salsamendi.
Sei-eskutara: Arene Garmendia, Arrate Igartua eta Elene Etxabe.
- TXANDA, 17:00etatik 18:15era, parte hartuko dute:
Bakarlariak: Ganix Sukia, Diago Paredes.
Lau-eskutara: Irati Bozzo eta Kloe Ayerbe, Iraia Peña eta Luken San Jose.
- TXANDA, 18:15etik 19:30era, parte hartuko dute:
Bakarlariak: Eki Arteche, Julen Lekuona.
Lau-eskutara: Irati Chinchurreta eta Julen Chinchurreta, Maddi Etxeberria eta Martin Daly.
- DIPLOMEN BANAKETA, 19:30ean.
Orioko ikasleek konpositore hauen obrak joko dituzte: D. Agay, M. Mier, K. Costley, L. Chamberlain, M. Leven, R. Vinciguerra, L. Richie, C. Chaminade, M. Moskowsky, Aita Donostia, A. Ginastera, M. Cornick, W. A. Mozart, J. S. Bach, L. Kozeluch, J. Garscia, J. Grill.
Danbolin Musika eta Dantza Eskolak emanaldiaz gozatzea opa die topaketan parte hartuko duten ikasleei eta Audra Almanaityte irakasleari.
