Gipuzkoako Foru Aldundiak zuhaitzak inausi eta moztuko ditu N634 errepidearen bazterretan, Aginagatik Txankako biribilgunera arteko errepide zatian. Lan horiek martxoaren 3an hasiko ditu, astelehenarekin, eta bost egunez luzatuko dira, hilaren 7ra arte. Lanak egunez egingo dira, langileen segurtasuna bermatzeko.
Horretarako, errepideko galtzada erabat moztuko da 9:00etatik 17:00etara, eta tarte horretan, autopista hartu beharko dute ibilgailuek. Errepide-zati horretan bizi direnei eta garraio publikoari soilik utziko zaie pasaera.
Barkatu eragozpenak.
