Irailean marea handiak izaten ditugu urtero. Aurten, ordea, AZTI Itsas eta Elikagaien Ikerketa Zentroak adierazi duenez, ohi baino handiagoak izango dira, bereziki irailaren 18, 19 eta 20an, asteazkenetik ostiralera.
Hauek izango dira itsasgoren ordutegiak:
- Irailaren 18an, asteazkena: 05:11ean eta 17:29ean.
- Irailaren 19an, osteguna: 05:52ean eta 18:11ean.
- Irailaren 20an, ostirala: 06:32ean eta 18:52ean.
Honen aurrean, adi ibiltzeko eta beharrezko neurriak hartzeko deia egiten die Udalak herritarrei.