Datozen lau larunbatetan Txaranga Zirkuitua izango da herrian


Larunbat arratsaldeak girotzeko eta Abeslari kaletik Ibai Ondora arteko kaleak alaitzeko, Orioko Udalak txaranga zirkuitua antolatu du datozen lau larunbatetan.

Arratsalde honetan izenburupean, 18:30etik 20:30era, bi orduz ibiliko dira txarangak kalez kale. Hau izango da ibilbidea: Abeslari kaletik irtengo dira, eta Herriko Plazara egingo dute bidea; handik Aritzaga kalerantz joango dira, eta Ibai Ondon bukatuko dute.

Eta hau da egutegia:

  • Apirilak 13: Quitadelpare txaranga (Lezo)
  • Apirilak 20: Jainekin txaranga (Tolosa)
  • Apirilak 27: Gazte txaranga (Iruñea)
  • Maiatzak 4: Orioko txaranga