Orioko Udalak antolatutako Gabonetako egitaraua azken txanpan da, eta bihar, ostiralarekin, urtarrilak 3, dronesoccer jokoaz gozatzeko aukera izango da Karela kiroldegian, goizez eta arratsaldez: 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Dronesoccer-a adin guztietako herritarrei zuzendutako jokoa da (8 urtetik gorakoentzat) eta, Hego Korean duen arrakasta ikusita, Euskal Herrira ekartzeko apustua egin du Niko Iriondo oriotar ekintzaile gazteak.
Iriondoren hitzetan, dronessocer-a kirol berritzailea da mundu mailan, eta aurrera begira proiekzio handia izan dezakeela uste du.