Ederrak izan dira San Nikolas festak. Ederrak izan dira azken egunak herrian. Jendez beteta egon da Herriko Plaza egunero eta gauero. Abestu, dantzatu, jolastu, maitatu, barre, jan, edan… denetik egin dugu elkarrekin. Horretarako lanean aritu da kuadrilla handi samarra. Eskerrik asko sanikolasetan inplikatu zareten guztioi: herritar, elkarte, eragile… Denon beroa sentitu dugu, eta emaitza ezin hobea izan da.
Egon dira horren eredugarriak ez diren jarrerak ere, eta aurrera begira, horiek ez errepikatzea nahi genuke. Hori ere, elkarrekin.
Eta 2024ari ongietorria eman aurretik, gozatu dezagun urteko azken egunez, Gabonen goxotasunaz eta gertukoen beroaz.
Eskerrik asko, Orio!