Urola Kostako Udal Elkarteak hondakinak sortzea prebenitzeko eta hauen berrerabiltzea eta birziklatzea sustatzeko kanpaina bat abiarazi du. Kanpaina horren baitan, bi hitzaldi eskainiko dituzte Orion datorren astean, elikagaien xahutzea murrizten laguntzeko. Urriaren 17an eta 19an izango dira, Salatxo aretoan.
Kanpainaren helburua herritarrak, ekoizle handiak, ikastetxeak eta administrazio publikoa ekonomia zirkularraren eta kontsumo arduratsuaren onuren inguruan sentsibilizatzea da. Irailean abiatu zuten proiektua, eta datorren urteko ekainera arte luzatuko da. Besteak beste, elikagaien xahutzea, paperaren erabilera edota erabilera bakarreko ontzien erabilera nola murriztu aztertuko dute.
Orioren kasuan, datorren asteartean eta ostegunean, urriak 17 eta 19, eskainiko dituzte hitzaldiak. 19:00etan izango dira, Salatxo aretoan, eta interesa duen herritar guztiei zabalduta daude. Animatu!