Herri-mugimenduko gazte batek jasandako erasoa salatzeko elkarretaratzea egingo da bihar, abenduak 8, frontoian, 12:00etan. Orioko Mugimendu Feministak deitu du elkarretaratzea.
Udalak, eraso guztiei erantzuteko hartutako konpromisoa betez, parte hartuko du deialdian. Udalak dei egiten die herritarrei elkarretaratzean parte hartzeko, erasoa jasan duen lagunari babesa agertzeko eta eraso guztien kontra agertzeko.
Elkarretaratzea egiten den bitartean, 12:00etatik 12:30era, festa gelditu egingo da eta festa-eragile guztiek bat egingo dute frontoiko agerraldiarekin.