Errege bezperako danborradan parte hartzeko izen-ematea abenduaren 27an izango da

 

Urtarrilaren 5eko Erregeen kabalgatarekin batera, haurren danborrada ere irtengo da berriz ere. Entseguak urtarrilaren 2an, 3an eta 4an izango dira, goizeko 11:30ean, ikastolako pergolan, eta izen-ematea abenduaren 27an egin behar da. 18:00etan kultur etxean egongo dira antolatzaileak, haurren izen-abizenak hartzen. Izena ematen duen haur bakoitzeko heldu batek ere parte hartu beharko du. Helduaren zeregina kabalgata inguratuko duen soka eramatea izango da.

LH1-2 mailako haurrek danborra jotzeko aukera izango dute aurten. Iaz arte panderoa jo izan dute, eta haurren nahia aintzat hartuta erabaki da aldaketa. Hori bai, etxetik ekarri beharko dute danbor txikia, San Sebastian eguneko ekitaldietan erabili izan dena.