Urtarrilaren 5eko Erregeen etorrera antolatzen buru-belarri ari da Trakatan taldea. Iaz bezala, haurren danborradan izena emateko egun bat zehaztu dute: abenduak 19, ostirala. Antolatzaileak Ikastolako pergolan egongo dira 19:00etatik aurrera, eta izen-ematea orduan egin beharko da, aurrez aurre.
LH1etik aurrerako ikasleek parte hartu ahal izango dute danborradan, eta entseguak Ikastolako pergolan egingo dituzte, egun hauetan:
- Abenduaren 26an, ostiralarekin, 18:00etan.
- Abenduaren 30ean, asteartearekin: 18:00etan.
- Urtarrilaren 3an, larunbatarekin: 12:00etan.
