Urtarrilaren 5eko Erregeen etorrera antolatzen buru-belarri ari da herritar talde bat. Azaroan egindako bileren ondoren, haurren danborradan izena emateko eguna ezarri dute: abenduak 13, ostirala. Antolatzaileak Ikastolako pergolan egongo dira arratsaldean, 18:00etatik 20:00etara, eta izen-ematea orduan egin beharko da, aurrez aurre.
LH1etik aurrerako ikasleek parte hartu ahal izango dute danborradan, eta entseguak Ikastolako pergolan egingo dituzte, egun hauetan:
- Abenduaren 30ean, astelehenarekin, 18:00etan.
- Urtarrilaren 3an, ostiralarekin, 18:00etan.
- Urtarrilaren 4an, larunbatarekin, 12:00etan.