Urtarrilaren 5eko Erregeen kabalgata prestatzen hasteko bilera irekia deitu dute Orioko Udalak eta ekitaldiaren antolakuntzan lan egiten duen taldeak. Urriaren 26an, 18:00etan, izango da hitzordua, Salatxo aretoan, eta interesa duten guztiei egin diete gonbita parte hartzeko.
Bileraren helburua izango da urtarrilaren 5eko egitaraua osatzea eta lanak banatzen hastea.