Erregistroen Interkonexio Sistema (EIS) ezarri du Udalak

Administrazio publikoen artean erregistro eta idatzi elektronikoak trukatzeko oinarrizko azpiegitura da EIS (gaztelaniazko sigletatik ezagunagoa: SIR). Orioko Udalak ezarri berri du sistema eta, horren bidez, estatuko administrazio publikoekin dokumentuak formatu elektronikoan konpartitzeko aukera du, segurtasun- eta lege-berme guztiak beteta.

Udalaz gain, herritarrek ere erabili dezakete EIS-SIR sistema, aukera ematen baitu edozein administraziotara idatziak helarazteko bai norbanako gisa eta bai elkarte edo entitate baten ordezkari gisa. Azken batean, administrazio publikoaren eta herritarren arteko erregistro eta idatzien trukea errazteko sortutako tresna bat da, administrazioaren zerbitzua hobetzen duena eta eraginkortasuna bermatzen duena.

Gainera, sistema honen bidez, paperaren zirkulazioa eta kostuak murriztuko ditu Udalak, dokumentazioaren jatorrizko kopia elektronikoak sortuta.